entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-05-14

ESNE BELTZA TALDEAREN

Diskoaren azala Diskoaren azala
Etzakit, The Solanos, Joxe Ripiau, Izotz, Mal de Ojo, Fermin Muguruzaren proiektu ezberdinak, Karidadeko Benta, Selektah Kolektiboa nahiz Su Ta Gar taldeetan aritutako bederatzi musikariz osaturiko Esne Beltza taldearen estreinako lana da Made in Euskal Herria; soinu, erritmo eta hizkuntzen arteko nahasketaren emaitza. Xabier Solano musikaria buru dute eta jada zuzenean ikusten ahal dituzue.

Taldekideek diskoaren aurkezpen egunean azaldu bezala, soinu, erritmo eta hizkuntzen arteko nahasketa da nagusi Made in Euskal Herria diskoan, estilo zehatzik gabe, estilo ezberdinak biltzen direlarik. Gauza zaharrekin berriak egitea dute helburua, kontzertuetan festa giroa sortuz.

Diskoan, kolaboratzaile ugari izan dituzte; batetik Fermin Muguruza eta bere Afro Basque Fire Brigade proiektuan ibilitako Stephane Wallace eta Daniel Ray jamaikarrak, Leo kubatarra, eta Sorkun zein Oskar Benas euskaldunak. Bestetik, Yacine Belahcene (Cheb Balowski, Nour), Jimmy Arrabit (Itoiz, King Mafrundi...), Txus Aranburu (Tapia eta Leturia), Kristina Solano (M-en Ezten) eta beste pila.

Negu Gorriak, Etzakit, Joxe Ripiau, Fermin Muguruza eta abarren bertsioak joz kontzerturen bat edo beste eskaini izan dute azkenaldian (Herrialde Katalanetan zein Euskal Herriko txoko ezberdinetan, kasu, Kilometroak festaren baitan Bergaran), eta Etxerat-ek bultzatutako Zure konpromisoa behar dugu kanpainari aportazio gisa egindako Bozgorailuetatik!! kanta entzuterik izan bagenu, azkenik, heldu da euskal herriko musikari zuri hauek eginiko musika beltza dastatzeko unea. Esne beltza edo kafe zuria probatzen ausartzen zara?


2.- ESNE BELTZA-ko TALDEKIDEAK
XABIER SOLANO (Fermin Muguruza, The Solanos, Lau Itzal, Etzakit)
SERGIO "PATXUKO" (Joxe Ripiau, The Solanos)
JONTROMBON (Fermin Muguruza, Ttak, Javi Pez Orkestra)
HARITZ LONBIDE (Fermin Muguruza, Ttak, Javi Pez Orkestra)
IBAN ZUGARRAMURDI (Baldin Bada, Su ta Gar, Fjord)
PELLO GORROTXATEGI (Izotz, Karidadeko Benta)
JON MARI BEASAIN (Etzakit, Mal de Ojo)
AITOR ZABALETA (Etzakit, Izotz)
DZ (Fermin Muguruza, Selektah Kolektiboa)


3.- MADE IN EUSKAL HERRIA AURKEZPEN BIRA.

EKAINA: 7-GALDAKAO, 13-ERE
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.