entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-12-07

Esne Beltzak "Freedom 3 Kolpetan" diskoa aurkeztu berri du

Bikoitza da eta bi euskarri desberdinetan dator: DVD-liburuan edo CD-liburuan

Esne Beltza taldearen hirugarren lana da eta DVD-liburuko euskarria edizio mugatua da eta Durangoko Azokan baino ez da salduko


Euskal Herriko gazteriaren talde kuttunetako bat dugu Esne Beltza. Taldeak duen jarraitzaile andana ez da txantxetakoa. Gainera, ska eta erritmo beroekin jostatzen diren talde berri mordoen buruan (D.A.R., Itziarren semeak, Ze esatek! eta beste asko) dagoela esan genezake

Baina goazen haria ez galtzera. Disko berria, Freedom 3 Kolpetan (Baga-Biga), bi formatutan atera dutela esaten ari ginen. Alde batetik, DVD-liburua (Freedom DVD + 3 kolpetan CD) 32 orrikoa, 2011ko Durangoko Azokan baino ez dena salduko eta edizio mugatua da, DVD-liburu bakoitzak bere zenbakia izango du; eta bestetik, CD-liburua (Freedom DVD + 3 kolpetan CD) 64 orrikoa.
Bi euskarritan doazen DVD eta CDak berdinak dira.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.