entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-03-26

Esne Beltzak "Freedom Tour 2012" birari ekingo dio aurki

Apirila eta maiatza bitartean Euskal Herrian, Espainian, Alemanian... joko dute

Esne beltza afixa. Esne beltza afixa.
Gipuzkoatik, koktel eztandagarri batekin dator Esne Beltza: eszenatoki gainean bederatzi musikari sutsu, euskal herriko tradizioa eta gaur egungo erritmoak nahasten dituen makina beroa. Beren azken diskoa aurkeztuko dute: Freedom 3 Kolpetan (Baga-Biga, 2011).

Esne Beltzak apirila eta maiatza bitartean, Freedom Tour 2012, disko berriaren aurkezpen birari ekingo dio Europa eta Iberiar penintsulan barrena.
Konfirmatuak dauden lehendabiziko datak beherago irakr ditzakezue.

Freedom 3 Kolpetan
Lehendabiziko bi diskoen eta ehundaka kontzerturen ondoren, Esne Beltzak bere azken lana aurkeztu digu berriki: Freedom 3 Kolpetan (Baga-Biga, 2011). CD+DVD honetan, musikari dagokionez 15 abesti berri (Yacine Belahcene, La Pegatina, Xabi Pery, Davidb eta Pow Pow Movement-en partaidetzarekin) aurki daitezke eta DVDa aldiz, japoniako Fuji Rock jaialdian, Durangon eta Donostian emaniko kontzertuen irudiek gehi estra biziki interesgarriek osatzen dute.
bidali zure berria Bidali zure berria
KONTZERTUAK

04/21 Bardoze, Xarnegu eguna Festibala
04/28 Berlin (Alemania) Sala Clash
04/30 Kiel (Alemania) Alte Meierei

05/01 Zurich (Suitza)
05/04 Madrid, Sala Caracol
05/19 Eskoriatza, Mundumira
05/26 Irun

06/30 Heleta, EHZ
07/21 Vilaxoan, Festival Revenidas

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.