Musikak ezinbesteko bi izen galdu ditu azken egunotan. Alde batetik, aurkezpenik beharko ez lukeen Etta James handia eta bestetik Etta bera aurkitu zuen gizona, Johnny Otis erraldoia, rhythm and bluesaren legenda.
Johnny Otis (1921ko abenduak 28 – 2012 urtarrilak 17) 90 urte beteta joan zaigu Johnny Otis, bateria jolea, bibrafono jotzailea, showmana, ekoizlea eta talentu aurkitzailea. Berak "desestali" baitzituen Big Mama Thornton, Little Esther edota Little Willie Johnen doainak, Etta Jamesenak gain. Shuggie Otis gitarra jotzailearen aita ere izan zen. Jhonny Otisen jatorria greziarra bazen ere, beltz baten gisan bizi izan zen: bere emaztea beltza zen, bere seme-alabak mulatoak, gaztetik lan egin zuen musikari beltzekin... Otisek 1954an ezagutu zuen Etta James....
Etta James (1938ko urtarrilak 25 – 2012ko urtarrilak 20) Blues, rhythm and blues, rock and roll, soul, gospel eta jazz abeslaria izan zen Etta James. Izugarrizko ahotsa eta indarra zeukan, baina bizitzak ez zizkion gauzak erraz jarri. Bere amak oso gazte zelarik (14 urte) eduki zuen eta beranduago Etta drogaren lanbroan murgilduko zen. Dance With Me, Henry, At last, Tell Mama, I'd Rather Go Blind kantuek ospea eman zioten, ospea eta errespetua. Hala ere, Ettak bere ahotsa hamaika abestitan jarri zuen, ondare aberatsa eta kalitate handikoa uzteraino. Guk, hemen eta orain, Tell mama handiaz gain, hiru abesti aukeratu ditugu Ettari azken agurra emateko: