entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2009-10-10

“ETXE BAT”, SKT SEKUENTZIA TALDEAREN BIGARREN DISKOA

Diskoaren azala. Ederra. Diskoaren azala. Ederra.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
SKT sekuentzia taldeak bere bigarren diskoa argitaratu berri du: Etxe bat. Estilo desberdinez osaturiko diskoa eta koherentea aldi berean soinuari dagokionean. Hamaika abesti bildu dituzte diskora.

Hautsetik izenburuko estreinaldiaren ondoren, disko berria aurkeztu dute oraintsu. Etxe bat jarri diote izenburua, Koldo Izagirreren poema batean oinarritutako kantu bat egin baitute.
Musikari dagokionean, SKT Sekuentziaren etxean denetarik kabitzen da: rock dantzagarria, hardcore/punk oldarraldiak, metala, rapa, pop eta funk pikorrak.

“Bizitza sekuentzia txikiz osatutako pelikula bat da. Eta sekuentzia horietako bat SKTrena izatea nahiko genuke. Horregatik dugu izena SKT Sekuentzia”, diote taldeko kideek.



Taldeko kideak: Gari Larrañaga Azkue, Mattin & Imanol Epelde Pagola dira. Hodei Estebanek diskoa itxura ederrez atondu du.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • EHZ festibala motorrak berotzen!!! Ekainaren 28, 29 eta 30ean Lekornen. www.ehz-festibala.eu
  • Leñoren biografia idatzi dute Kike Babasek eta Kike Turronek. Ekainaren 25ean aterako da. WWW.PAGINA-1.ES
  • Dirty Electronics sitetizadorea egiteko tailerra hilaren 16an Bilbon. 65 €. Info: info@baleamusika.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!