entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-10-07

'Euskadiko Soinuak' Monkey Week jaialdian

Aurten Cabezafuego, Gose eta Herri Oihua taldeek zuzeneko emanaldiak egingo dituzte han, Euskal Herriko musika sustatzea helburu duen programa honen barruan

Monkey Week-en Euskadiko Soinuak izeneko programa egongo da. Monkey Week-en Euskadiko Soinuak izeneko programa egongo da.
Lotura erlazionatuak
Hitzordua astebu honetan da, Puerto de santa Marian (Cadiz)

Estatu espainiarrean musika independentearen inguruan egiten diren hitzorduen artean, interesgarrienetako bat da Monkey Week izeneko hau. Seigarren edizioa urriaren 10etik azaroaren 12ra egingo da Puerto de Santa Marian (Cadiz).
Aurreko urteetan bezala, Euskadiko Soinuak bertan izango da, aurten Black Izar, Gaua Produkzioak eta Jangura Produkzioak enpresekin batera, euskal musika babestu eta zabaltzeko. Hala, Cabezafuego, Gose eta Herri Oihua taldeek zuzeneko emanaldiak egingo dituzte.

Gainera, musikagintzaren alor profesionala jorratzen duen Monkey Week agertokiaren seigarren edizio honetan, Euskadiko Soinuak (Euskal Musika sektoreak eta Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailburuordetzak lagundutako programa da) stand batekin parte hartuko du bertaratzen diren Euskal Herriko enpresek eta elkarteek munduko beste profesionalekin elkartruke zuzenak ahalbidetzeko aukera emanez. Era berean, euskal musika eta sektoreko enpresak ezagutzera emateko promozio-materiala ere banatuko dute bertan.

Zuzenean arituko diren taldeei buruz, lerro gutxi batzuk:

CABEZAFUEGO
Urriak 10, ostirala- Bodega Osborne, 14.30etan.
Urriak 11, larunbata- Sala Rodeo, 19.30etan.

I
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.