entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2010-06-04

EUSKAL HERRIA ZUZENEAN FESTIBALA LAGUNTZAILE ESKEAN

EHZ-k laguntza eskatzen du. EHZ-k laguntza eskatzen du.
Uztaialren 2, 3 eta 4an burutuko da EHZ jaialdia Heletan. Hori dela eta, antolakuntzak deia egin du laguntzaileak lortzeko. Izena emateko epea ekainaren 18 da. Irakurri hemen baldintzak, EHZ-ren deialdia eta informazio osgarri guztia.

EHZ-k bidali digun laguntzaile eskaeraren oharra dakarkizuegu:

* Muntaketa, desmuntaketa, 3 egunetan, afixaketa, komisioetan lana, … EHZ proiektuaren lorpenean parte hartzeko aukerak ez dira falta.

* EHZ festibalaren 15. edizioa uztailaren 2, 3 eta 4ean ospatuko da, bigarren urterako Heletan. Duela 14 urte EHZk laguntzaileen gain kodatzen duela: jatorri eta sentsibilitate ezberdinetako ehunka pertsonen lanari eta engaiamenduari esker proiektu kolektibo eta alternatibo honek denboran dirau.

* Aurten ere, ehunka pertsona txandatuko dira edantoki, jantoki eta aparkaleku ezberdinetan, seguritatean, sarreretan, garbiketan… Laguntzaile izatea, bere praktiketan eta bere posizioetan ezberdina den proiektu batentzat engaiatzea da, lagun artean lan egitea da giro onean, festibala barne barnetik bizitzea da…

* Laguntzaile izateko, bi aukera proposatuak dira:
· edo 4 lan txanda 3 egunetan zehar
· edo 2 lan txanda egun bakar batean

* Baina lana ez denez festibalaren 3 gunetara mugatzen, EHZ jendearen bila dabil:
· muntaketarako (ekainaren 22tik uztailaren 1era)
· desmuntaketarako (uztailaren 5etik 8ra)
· Afixaketarako

Izena emateko azken epea: ekainaren 18a
Laguntzaileen bilkura: ekainaren 19an Heletan
Modalitateak: izen emateak interneten zuzenean www.ehz-festibala.com

* Laguntzaile bakoitzari bazkari bero bat eskainiko zaio, lan egun bakoitzeko baita lan egune(ta)ko sarrera ere. Baldintza guztiak interneten eskuragarri dira.
Kontaktua: ehzlaguntzaile@gmail.com
Tel.: 0559702008
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!