Ahotseneak antolatu ditu topaketok.
Hainbat euskal sortzaileren eskaerari erantzunez, Ahotseneak antolatu ditu jardunaldiok, euskal kulturaren egoera aztertu eta irtenbideak proposatzeko. Azpeitian burutuko diren topaketetara honakoak daude deituta: euskaraz sortzen duen oro, hitza agerian erabili zein ez, bere burua euskal sortzailetzat duten herritar guztiak: idazleak, musikariak, aktoreak, bertsolariak, gidoilariak, zuzendariak, dantzariak, margolariak, eskulturagileak, irudigileak…
Uztailaren 2an eta 3an burutuko dira Azpeitian
Euskal sortzaileen arteko I. topaketak. Ahotseneak azaldu digunez, hauxe da topaketon helburua: "Euskal sortzaileok
elkar ezagutu, euskal sorkuntzaren
egungo egoera elkarrekin aztertu eta
balizko irtenbideak proposatzea. Euskal sortzaileak gara. Eta euskal diogu euskaraz sortzen dugulako. Politika egiteko kultura berria aldarrikatzen den sasoiotan, kultura politika berriak eskatzera gatoz, Euskal Herriak ez baitu gaurdaino ezagutu bere kultura jaso, gorde, maitatu eta transmisioaren bitartez
biziraupena bermatzeko ganorazko ahaleginik erakunde publiko edota alderdi politikoengandik. Kultura ezinbestekoa dugula onartzen dugu euskal herritarrok. Gutxik ukatuko dute pertsonak kulturaduna izan behar duela nor izateko.
Politika egiteko kultura berria aldarrikatzen den sasoiotan, kultura politika berriak eskatzera gatoz
Aldarrikapen politiko zein sozialetan parte hartzeko deitzen gaituzte sortzaileok, bestela aspergarriak liratekeen ekitaldietan gure kantuak, gure bertsoak, gure hitzak, gure keinuak, gure irudiak ezinbestekoak omen zaizkie, sarritan betelanerako edo iluna dena edertzeko badira ere".
"Euskal sortzaileok erabakiguneak behar ditugu. Eta inork ez digunez
antzeko aukerarik eskaintzen, guk geuk sortuko dizkiogu aukerak euskal
kulturari"
Eta segitzen dute azalpenarekin:
"Herritarrak garelako egingo dugu bat aldarrikapen batzuekin, sortzaileak garen einean besterekin. Baina eraginkorrak izango diren kultura politikak hausnartu, eztabaidatu eta adosterakoan, gutaz ahaztu egiten dira edo gutxi batzuk, ezertarako balio ez duten foroetara deitzen gaituzte. Eta egin ditzakegun ekarpenak euren interes elektoralistetan baliagarriak badira, euren
burutaziotzat plazaratzen dituzte. Kultura, hain gutxi euskarazkoa, ez da izan, orain arte, ezelango ordezkaritza politikoren lehentasun. Euskal sortzaileok erabakiguneak behar ditugu. Kultura-politikak, euskalgintzak eta euskal kulturako hartzaile, sortzaile zein eragileok eztabaidatu, adostu eta gauzatu behar ditugu. Eta inork ez digunez antzeko aukerarik eskeintzen, guk geuk sortuko dizkiogu aukerak euskal kulturari".
"Eraginkorrak izango diren kultura politikak hausnartu, eztabaidatu
eta adosterakoan, gutaz ahaztu egiten dira edo gutxi batzuk, ezertarako
balio ez duten foroetara deitzen gaituzte"