entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-05-03

Euskarazko bideoklipak biltzen dituen saioa estreinatu du 11TB-k: 'Bizi Musika'

Astelehenetik ostiralera ikusi ahalko da 16:30etik aurrera

Bizi Musika saio berria! Bizi Musika saio berria!
Lotura erlazionatuak
Euskarazko bideoklipek merezi duten tartea izango dute telebistan. Hain zuzen ere, Hamaika Telebistak BIZI MUSIKA izeneko saioa jarri du martxan, eta astelehenetik ostiralera euskal taldeen askotariko bideoak eskainiko dituzte 16:30etik aurrera.

Telebistako arduradunek jakinarazi dutenez, bideoklipa da egun talde askorentzat promozio bide eraginkorrenetakoa. Horrela, azken urteetan taldeek lan berri bat argitaratu orduko abesti batekin edo hainbatekin bideoa osatzen dute. Asko dira gurean egin diren bideoklipak. Horien bilduma egokia egin eta eskaintzea da Bizi Musika tartearen helburua.

Astelehenetik ostiralera, 16:30etik aurrera, Hamaika Telebistan ikusi ahal izango da (LTD, Euskaltel zein Internet bidez).
bidali zure berria Bidali zure berria

1 iruzkin

David 2014-05-07 13:32:45

Egun on, Kaso Mai-rekin egin dugun bideoklipa uzten dizuet:


http://m.youtube.com/watch?v=RJuR43O3Mzw

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.