entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Testua: Nontzeberri 2015-04-21

Euskarazko musika-kazetaritzari buruzko jardunaldia

Apirilaren 23an, 19:00etan, izango da Bilboko Euskararen Etxean. Entzun!-ek bertan parte hartuko du

Entzun!ek (Prentsa Idatziaren 2015 Argia Saria) jardunaldian parte hartuko du. Entzun!ek (Prentsa Idatziaren 2015 Argia Saria) jardunaldian parte hartuko du.
Mintzaldiaren ostean, Rafa Rueda kantariak kontzertu berezia eskainiko du


Ostegunean, apirilaren 23an, Bilboko San Inazio auzunean kokaturik dagoen Euskararen Etxean (Agoitz Plaza, 1), Azkue Fundazioak, Nontzeberriren laguntzarekin, Euskarazko musika-kazetaritzari buruzko jardunaldia antolatu du. Ekimena 19:00etan hasiko da. Mintzaldiaren ostean, Rafa Rueda kantariak kontzertu berezia eskainiko du.

Mahai-inguruaren ardatza euskarazko musika-kazetaritza izango da. Hala, kazetaritza esparru horretan ibilbide luzea eta oparoa dutenak bilduko dira, hainbat galderari erantzuteko asmoz: Existitzen al da euskarazko Musika Kazetaritza? Nolakoa da Euskal Herriko Musika Kazetaritza? Hemengoari arreta gehiago jarri behar zaio ezinbestez? Musikaz idazterakoan, zeintzuk oztopo ditu kazetari euskaldunak? Internet garaian zentzurik al du Musika Kazetaritzak?

Gai horiek jorratuko dituzte ondoko gonbidatuek: Kazetaritza idatzian eta Internet, Xabier Sagardia (Entzun! musika aldizkariko koordinatzailea eta kazetaria; Prentsa Idatziaren 2015eko Argia Saria); Telebista eta Irrati Kazetaritzan, Fermin Etxegoien, kazetaria (EITB) eta idazlea. Horiekin batera, Antton Iturbe izango da. Iturbek hainbat hedabidetan kolaboratzen du: Berria, Entzun!, Pop Pilulak fanzinea... gaztelaniazko hedabideetan ere aritzen da.
Solasaldia Goizalde Landabaso kazetariak gidatuko du.

Goian aipatu bezala, mahai-inguruaren ostean, eta liburuaren egunaren kariaz, Rafa Rueda kantariak hainbat euskal poeten poema musikatu batzuk eskainiko ditu kontzertu berezi baten barruan.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.