entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

Entzun! 2012-05-24

Fermin Muguruza, bizitza laburreko Zuloak neska taldeari buruzko dokumentala egiten ari da

Finantziazio kolektibo bidezko kanpaina bat jarri dute martxan

Zuloak zuzenean. Zuloak zuzenean. Irudiaren jatorria: zuloak.verkamiplus.com/eu.
Zuloak taldearen gainean zegoen materiala ikusi ondotik, Muguruzak dokumental bat egitea pentsatu zuen. Hala ere, has gaitezen hasieratik...

Zuloak esperimetu baten gisara sortu zuen Arrate Rodriguezek. Andy Warholen faktoria ardatz hartuta, taldekdieak hautatu, musika estiloa zehaztu eta estetika zaindu nahi zuen hasieratik. Prozesu guztia kamera batekin erregistratu zuen gainera. Baina, gauzak okertu ziren, Muguruzak berak kontatu duenez, "eta duela aste batzuk esperimentua bertan behera uztea erabaki zuen".
Ordea, Arratek grabaturiko material guztiari San Franciscon grabatutako bideo-mezu bat gehitu zion, eta dena Muguruzari bidali zion, bere ahizpa Eiderren bidez. Materiala ikuskatzen hasi orduko Ferminek pentsatu zuen dokumental baten bidez kontatu zitekeen istorio bat zegoela bertan. Eta horretan daude.
Materiala bila dabiltzate baita ere. Hortaz, zuetako inor Zuloak-en kontzerturen batean egon balitz, eta argazkiren bat edo bideoren bat egin balu (kalitateak ez du axola), zinez eskertuko lukete helbide honetara bidaliko bazenute: info@zuloak.com





ZULOAK
Entsaio bazuk Bilboko L’Monon egin zituen, eta zenbait kontzertu Euskal Herriko areto batzuetan eman zituen: Hendaiako Kanttu, Hondarribiko Psilocybe, Donostiako Le Bukowski, Txantreako Akelarre, Bilboko Kafe Antzokia eta Gasteizko Helldorado.




Esan bezala, proiektua gauzatzeko, Verkamiko lagunen bitartez finantziazio kolektibo bidezko kanpaina bat jarri dute martxan uztailaren 7ra arte. Hemen duzue informazio guztia:
http://zuloak.verkamiplus.com/eu
http://zuloak.com
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!