entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-03-04

Fermin Muguruza Kontrakatxak 'No More Tour 2013' Munduko birari ekingo dio martxoaren 21ean

No More Tour 2013. No More Tour 2013.
Lotura erlazionatuak

Gainera, 30 urteko jardun musikala ospatzeko, bere bakarkako ibilbidea laburbiltzen duen bilduma argitaratu du

Radar FM 1999.2013 du izenburua disko bildumak. Fermin Muguruzaren bakarkako ibilbilbidea jasotzen da CD honetan (1999tik 2013 arte). 18 kantu dira guztira, horietatik bi orain arte argitaragabeak: Balazalak Remix (Parisko Supa Hataz kolektiboak eginikoa, Bermudaseko MC Troy raperoarekin batera) eta Zuloak Riot, Zuloak taldearen bertsioa. Bertsio honen grabaketaren bideoklipa martxoaren 8an zabalduko dute.

Eta, bestetik, arestian aipatu bezala, datorren martxoaren 21etik abuztuaren 31 arte munduko biran murgilduko dira musikari irundarra eta laguntzen dion Kontrakantxa banda (begiratu azpian biraren lehen zatiaren kontzertu zerrenda!). Lehen kontzertua, Kurdistanen izango da eta herrialde kurduarekin beren NEWROZ ospatuko dute.

KONTRAKANTXA 9 musikariz osatutako taldea izango da: Mikel Txopeitia,  bateria-jotzailea; "izuaren metalak", Fino saxoarekin, Jontron tronboiarekin eta Lonbi tronpetarekin; Zigor DZ; Oskar Benas gitarra jotzailea; Xabi Solano trikitilaria, urtebetez Esne Beltza bere taldea utziko duena abentura berri honetan parte hartzeko; Victor Navarrete baxu-jotzaile kubatarra eta Fermin Muguruza bera.


bidali zure berria Bidali zure berria
NO MORE TOUR 2013 (Part I)

FERMIN MUGURUZA KONTRAKANTXA

Martxoa

21: DIYARBAKIR/AMED - Newroz Celebration

23: BONN - Newroz Demonstration

Apirila

06: ONDARROA - Kafe Antzokia

11: RAMALLAH - Ramallah Cultural Palace

19: DURANGO - Plateruena

20: BILBO - Kafe Antzokia

26: MANRESA - Stroika

27: VALENCIA - Burjasot

29: BOCHUM - Bahnhof Langendreer

Maiatza

01: BERLIN - Kreuzberg Barrio Antifascista

04: VILLARROBLEDO - VI

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.