entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-07-20

FUGAZIREN INGURUKO ARGAZKI LIBURUA

Heldu den irailean argia ikusiko du Keep Your Eyes Open: The Fugazi Photographs of Glen E Friedman liburua, hain zuzen ere, Washingtongo taldearen lehen kontzertutik 20 urte igaro direnean. Txuri beltzezko eta kolorezko berrehun argazki inguru biltzen dira bertan eta Burning Flags Press-ek argitaratuko du.

Keep Your Eyes Open: The Fugazi Photographs of Glen E Friedmanargazki liburuak 112 orri ditu. Tapaki gorrekoa da eta esan bezala Glen E Friedman argazkilariak 1986 eta 2002 urteak bitartean hartutako 200 irudi dakartza, txuri beltzean nahiz koloretan, non Fugaziko taldekideak zuzenean nahiz eszenatokitik kanpo agertzen diren objektiboak betiko izoztuta. 2002an eman zuen Fugazik azken kontzertua AEBetan eta hor bukatzen da liburua.

Glen E. Friedman
Gogoratuko duzuenez, Entzun! aldizkariak Glen E. Friedman argazkilaria izan zuen hizpide joan den otsaileko zenbakian (53. zenbakian). Hasmentako punk, hardcore, hip-hop eta skate mugimenduak erretratatu zituen (Black Flag, Descendents, Misfits, Suicidal Tendencies, Public Enemy, Run-DMC, Dead Kennedys
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.