entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-01-31

'Gazta zati bat' dokumentalaren soinu bandak eszenatokietara salto egin du

Xabi Solano, Zigor DZ, Keu Agirretxea eta Aitor Zabaleta musikariek taularatuko dute ikuskizun berria

Emanaldi bereziak zuzenean. Emanaldi bereziak zuzenean.
Lotura erlazionatuak
Xabi Solano eta Zigor DZ-tak, Gazta zati bat dokumentalaren soinu bandarako sortutako abestiak eszenatokietara eramango dituen ikuskizun berria prestatu dute

Musika, irudiak eta zuzeneko sorkuntza nahastuko dituen egitasmo honetan bidelagun dituzte Keu Agirretxea eta Aitor Zabaleta musikariak eta Udane Juaristi margolaria. Denak elkarrekin azalduko zaizkigu oholtza gainean, gazta zati baten bidaia musikaz jantzi duten abestien doinuak proposamen zahar berriekin uztartuz. Begi-belarriei bidaia berri bat proposatuz.



Emanaldiak Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan daude:

- Otsailak 3, Hernani, Biteri kultur etxea. 18:30etan
- Otsailak 10, Durango, Plateruena Kafe antzokia: 20:00etan
- Otsailak 17, Lekunberri, Kantina aretoa. 18:00etan
- Otsailak 24,  Amurrio, Antzokia. 18:30etan.
- Martxoak 3, Intxaurrondo (Donostia), Kultur etxea. 18:30etan
- Martxoak 10, Gernika, Lizeo antzokia. 19:30etan
- Martxoak 17, Ondarroa, Kafe antzokia. 19:00etan
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.