entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-10-19

Gaztelupeko Hotsak-en nobedadeak beroak dira

Soraluzeko zigiluak askotariko soinuak argitaratuko ditu udazken honetan

Mexikarren diskoaren azal erakargarria. Mexikarren diskoaren azal erakargarria.
Soraluzeko etxeak argitara emandako Mugaldekoak taldearen disko berriaz mintzo ginen hemen duela gutxi. Orain, gaztelupekotarrek udazken-negu honetarako prestatu dituzten nobedadeak datoz. Adi.


JOSERRA SENPERENA: 10 Trio biolin, piano eta akordeoirako

CD Digipack
10 trio piano, biolin eta akordeoirako ganbera musika proiektua da. Zinerako musika idatzitakoak eta orkestrarako egindako moldaketek bultzatu dute Senperena musika beste era batean sortzen. Doinuak hartzen du protagonismoa eta hiru instrumentuen arteko elkarrizketa musika klasikora gerturatzen da bai tinbreetan bai musikaren hizkuntzan. Doinu, armonia eta erritmo desberdinak badira, lirikatik abstrakzioraino, inongo aurreiritzirik gabe, musika egitea baitu xede bakarra, generoen mugak alde batera utzita. XXI. mendeko musika garaikidea, azken finean


LOS MIGHTY CALACAS: Hot Pelucho Sounds
CD Digipack
Marcos Coll ahosoinu jotzailea aski ezaguna da Europa osoan, Los Reyes del K.O. blues taldearekin egindako ibilbide luzeari esker. Hainbat disko grabatzeaz gain, munduan zehar eskainitako emanaldietan beste hainbat artista handirekin eszenatokian aritzeko aukera izan du Collek. Horrela,  Mexikon ezagututako musikariekin osatu du talde berria. Hau da:  Emiliano Juarez gitarrista, zeina blues, funk eta soul taldeetan aritua; Fernando Ruvel baxu jotzaile, abeslari eta konpositorea, Mexikoko musika tradizioa sakon ezagutzen duen musikaria, eta Zoar Miranda bateria jotzaile malgu eta kolpe handikoa.  Lau kideen gustu eta eragin ezberdinen arteko nahasketa horren emaitza da Los Mighty Calacasen soinu eklektikoa, lehen disko honek ondo baino hobeto islatzen duena. Bertan, taldeak berak sorturiko kantuetan, besteak beste, funk-rock doinuak, cumbia, groove handiko jazza, hip hop cool eta dotorea  eta “ranchera” entzun daiteke. Horrez gain, bertsioen artean. Mike Laure kantari mexikarraren bi kantu (La secretaria eta La cosecha de mujeres)  egokitu dituzte eta Manuel Corona kubatarraren Falsaria boleroa ere bere egin dute Charlie Musselwhiteren parte-hartze bereziarekin, eta Chava Floresen Oye Bartola ezaguna bluesaren eremura eramana.


TRAVELLIN´ BROTHERS Big Band.
CD-ep
Iazko CD/DVDren arrakastatsuaren ondoren berriro Big Banda Garate estudioetatik pasako da Gabonetako kantu batzuk grabatzeko. Lan berri hau ep formatuan argitaratuko da eta Gabonetako kontzertuetan aurkeztuko. Euskal eta Amerikar Gabonetako kantu batzuen bertsio bereziak, Swing & Blues erara moldatuak

CAPSULA: The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars
CD digipack + Dokumentala

Taldekideek berek aitortzen dute David Bowieri zor diotela taldearen izena, Davidek espazio-ontziak baititu hizpide Space Oddity eta The Jean Genie kantuetan. Askok hautematen dute duke zuriaren eragina Capsularen aurreneko lanetan. Beraz ez da harritzekoa David Bowiek 1972. urtean argitaratutako disko mitikoa interpretatzeko eta grabatzeko proiektua aurrera eraman izana. Kantuetan eskutik helduta doaz glama eta rocka “Moonage Daydream”, “Star”, “Hang On To Yourself”, “Ziggy Stardust”, “Suffragette City” eta “Rock ‘N’ Roll’ Suicide” bezalako gai distiratsuak osatzeko. Cápsula onena entzun daiteke rockaren bilakaeran ezinbesteko eta garrantzi handiko diskoa berrinterpretazio honetan. New York-en grabatua eta dokumental bereziarekin batera argitaratuko dena..

BLUES & DECKERS: Stealin´the Blues
CD
Ortodoxiatik gutxi duen bluesa, sofistikazioa eta zatarkeria, hiruretatik eskaintzen digu Asturiasko laukote honek. Hala da, Blues & Decker ez da ohiko blues talde bat, soinu klasiko eta tradizional bati atxikitzea helburu duten horietakoa, ezta bluesaren kantu zahar ezagunak bere erara moldatzearekin konformatzen diren horietako ere. Lau taldekideak gidatzen dituen izpiritu edo gogoa lotuago dago bluesa bereganatu edo “lapurtzearekin”. Estreineko disko honek bi alderdi aipagarri baditu: bluesarekin loturiko topikoetatik ihes egiten duten hitzen kalitatea nabarmendu behar da batetik, eta taldeak estudioan lortutako soinuaren maila, sendoa oso, distiratsu eta oldarkorra, zuzeneko emanaldietan eskaini ohi duenaren isla.

MALLEN TRIO: One Shot
CD Digipack
Mallén Trio Sean Costello gitarra jotzailearen omenez egindako lana eta  2011. urtearen amaieran sortutako proiektu musikala da aurkezten dira estreineko lan honetan. Estatu mailan blues zirkuituetako parte den taldea Pere Mallén gitarrajole eta kantari  katalandarrak zuzentzen du, Sergio eta Pablo Bárez del Cueto anaiek osatutako erritmo sail indartsuak lagunduta. Hiruron artean doinu zuzena, zintzoa eta indartsua eskaintzen dute. Bluesaren sakontasunetik abiatu eta rockaren indarra eta soularen sentsualtasuna bilatuz.

www.hotsak.com
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!