entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-01-28

Gogoratu: Entzun! liburua 63 fresko fresko!!!

20 abestiz osatutako CD-bilduma jada klasikoaz lagunduta dator

15 euroren truk, liburua + 20 kantuko CDa! Harpidetzen bazara, bidalketa gastuak doan! 15 euroren truk, liburua + 20 kantuko CDa! Harpidetzen bazara, bidalketa gastuak doan!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Urteko hitzorduari fidel, Entzun! liburu berria, 63. zenbakia, aurkeztera gatozkizue. Orri kopuruari eta formatuari eutsi diogu (144 orri, azal solapadunak eta euskal artisten CD-bilduma). Eta beti bezala, edukiz gainezka dator. Zuen sostengua ezinbestekoa dugu Entzun! egitasmoa (weba eta liburua) aurrera ateratzeko. Animatu!

Durangoko azokan aurkeztu genuen Entzun! liburu berria, eta ondotik dendetan paratu dugu salgai (Elkarrek banatzen du). Gure mailera idatziz dagoeneko eskatzen ahal duzue ere (entzun@entzun.com) edota gure HARPIDETZA atalean.
Esan bezala, betiko ezaugarriei eutsi diegu, hortaz ez gara puntu honetan gehiago luzatuko (azpian edukien zerrenda osoa duzue).
Aurten baina, nobedaderik dakargu CD-bildumari dagokionean. Izan ere, lehen aldiz bertan bildu ditugun kanta guztiak euskaraz abestuak dira. Euskal musika aldarrikatu nahi izan dugu horrela, artista eta talde ezin hobeak ditugula agerian utzi, kalitate handiko produkzioak euskaraz ere egiten direla erakutsi. Diskoaren azken emaitzak gure ustez, esandakoa berresten du (kantu eta artista zerrenda beherago aurkituko duzue). Bestalde, aurten inoiz baino abesti gehiago bildu ditugu: 20!, beste horrenbeste talderenak.


LIBURUAREN EDUKIA

  • Sakoneko elkarrizketak:
* Bide Ertzean
* El Drogas
* Mursego
* Ruby Ray
argazkilaria (Los Angeles)
  • Txostena:
* Irrati libreak eta musika
  • Erreportajeak:
* S neurriko diskoetxeak: Euskal Herriko diskoetxe txikienen inguruko artikulua, non Sunthunder, Chin-Chin, Uso-Pop, Ayo Silver, Gure Gauza edota Spring agertzen diren
* Ruper Ordorika
* Euskal musikaren anekdotak (II)
* Tortura Sistematika
* Wilco Johnson (Dr. Feelgood)
* Devo
* Big Boys
* Safety Pins
  • Artikuluak:
* Los Galerna
* Domestica Records
* Sumision City Blues + Fiachras
* The Icer Company
* Inazio Escudero
  • Iruditan (rock argazkiak eta afixak):
* Zuzenean Capsularekin argazki erreportajea
* Urteko Argazkiak (Koldo Orue, Juxe, DosXDos eta Juan G. Andres argazkilariek 2013an ateratako irudi onenen bilduma)
* Urteko zuzeneko kontzertuen kartelen bilduma
* Psilocyberen XX. urteurrenari buruzko argazki erreportajea.
  • Elkarrizketak:
* E
bidali zure berria Bidali zure berria

4 iruzkin

Ander I. 2014-01-23 13:35:05

Lan bikaina eginzue!! Harro sentitzeko, benetan. Ondo inbertitua dirua

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Entzun! 2013-12-09 16:20:51

Harpidedunek aste honetan jasoko duzue Juanma. Gaur gutunazal guztiak prestatzen aritu gara eta bihar goizean bidaliko ditugu faltarik gabe...

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Juanma 2013-12-05 01:07:45

Harpidedunok noiz hasiko gara jasotzen?? Jadan? Arretaz egoteko....

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Ekaitz 2013-12-02 17:26:04

Goguak esku artean eukitzeko!!!

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.