entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-03-18

Gora Gora Kids taldeak 'Jaiki & Shake' EP berria argitaratu du

Lau kantu bildu dituzte garage doinuen arrastoan


Gora Gora Kids taldeak Jaiki & Shake izenburuko EP berria argitaratu du Blue Car Records zigilupean. Lau kantu dakartza. A aldean Neskamutilak, reverb gitarra apurtzaile batek gidatzen duena eta Solomon Burkeren Stupidity kantutik esaldi bat maileguan hartu duena; eta Bederatzigarrena, garage punk organodun pieza, hitzetan 50etako The Clovers R&B taldearen Love Potion No. 9 kantuari keinua egiten diona.
B aldea Etzait inporta kantuarekin hasten da. Hiru akorde eta ukitu ramonetarra duen "teen" espirituko pieza. Diskoko azken kantua Dracula's Wedding deitzen da, izu giroko rock and roll instrumentala, thereminaz kutsaturikoa.



goragorakids.bandcamp.com

Jaiki & Shake Gora Gora Kids taldearen bigarren EPa da. CD eta biniloan jarri dute salgai. Azken formatuak orritxo bat dakar barruan, argazki eta kantuen hitzekin. Salmenta puntuak euren bandcampean aurkituko dituzue.

Egun, Gora Gora Kids Elisa 'Maraca Rubia' (organoa, theremina eta marakak), Koldo (baxua eta ahotsak), Arka (bateria) eta Xabier (gitarra eta ahotsak) dira.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.