entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-03-14

GOSE TALDEAK CARLINHOS BROWN-EN HIRU KONTZERTU IREKIKO DITU MAIATZEAN

Ikusi... Ikusi...
Lotura erlazionatuak
Arrasateko Gose taldeak Carlinhos Brown Brasilgo kantari ezagunarekin joko du maiatzean Madrilen, Valladoliden eta Segovian emango dituen kontzertuetan.
Gose taldea Carlinhos Brown kantariaren jomugan jarri da. Brown kantariak gustuko du Gose taldearen musika eta Bizz promotoraren eskutik hiru kontzertu emango dituzte elkarrekin. Madrilen maiatzaren 8an, La Riviera aretoan; Valladolideko Pisuerga Kiroldegian, maiatzaren 10ean; eta Segoviako Albuera futbol zelaian, maiatzaren 26an.
Gose taldeak 2005eko udazkenean Gose izenburuko diskoa argitaratu zuen Oihuka diskoetxearekin. Gose taldeak trikia eta elektronika batzen ditu. Oro har, erritmo lasaiak, dotoreak eta malguak. Elektro-jazzaren tankerako abestiak, tangoa, sehaska kantua, afro-brasidar perkusioak panderoarekin batuta batukada eginez, technoa, punka eta hard corea, arin-arina baina ororen gainetik, trikiaren mundua eta sekuentzia elektronikoen energia ahots goxo batez lagunduta.
Gose Arrasateko taldearen musikak oso kritikak onak jaso ditu, ez soilik soinu berri bat eskaintzen duelako, baita euren zuzeneko emanaldietako proposamena bitxia delako ere (argiztapen bakarra eskenatokira proiektatzen dituzten irudiez lagundua).
Bestalde, Gose taldeak Eutsi! filmeko kantu nagusia konposatu du, Eutsi! izen bereko kantua, telebista eta irratietan askotan ikusi eta entzun ahal izan dena.

GOSE ZUZENEAN:

- Apirilaren 5ean, osteguna. Odeon Caf, San Fernando (Cadiz). ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Apirilaren 6an, ostirala. Kabbala Club, Cadiz. ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Apirilaren 7an, larunbata. Cafe Dad, Rota (Cadiz). ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Apirilaren 8an, igandea. Fussion Art, Chiclana (Cadiz). ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Apirilaren 20an, larunbata, 22:00etan. Lugaritz aretoa, Donostia.
- Maiatzaren 8an, 22:00etan. La Riviera, Madril. + Carlinhos Brown.
- Maiatzaren 10ean, osteguna, 22:00etan. Pisuerga aretoan, Valladolid. + Carlinhos Brown.
- Maiatzaren 12an, larunbata, 22:00etan. Cafe Mercantil, Badajoz. ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Maiatzaren 16an, asteazkena, 22:00etan. Urrugne, Lapurdi.
- Maiatzaren 25ean, ostirala, 22:00etan. Gaztetxea, Gasteiz.
- Maiatzaren 26an, larunbata. Albuera futbol zelaia, Segovia. + Carlinhos Brown.
- Ekainaren 1ean, ostirala, 22:00etan. Salamandra aretoa, LHospitalet + LaUVE. ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Abuztuaren 15ean, asteazkena, 20:00etan. Haizearen Orratza. Aste Nagusia. Donostia.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.