entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-09-20

Gosek azaroaren 20an kaleratuko du bere 5. diskoa

"gose IIII" bukatzear daude

Jada grabazioari azken ukituak ematen... Jada grabazioari azken ukituak ematen...
Gose, grabazioaren azken txanpan.
Arrasateko taldeak disko berria grabatu du azken egunotan. Dagoeneko nahasketak falta dira, azken txanpan daude. Blog batean ari dira grabazioaren ingurukoak kontatzen.

Diskoaren izenburua gose IIII izango da eta Torrelodonesko (Madril) Estudios 54-n grabatu dute, Juan eta Moli-rekin (SPAM).  "Hasieratik gose IIII diska berri hau gure ibilbidean ziaboga bat izatea nahi genuen, aldaketa bat. Horretarako argi geneukan kanpo ekoizle bat behar genuela, atzerritar bat. Baina guretzat funtsezkoa zen ingelesez hitz egiten ez duen atzerritarren artean bilatzea bidelagun berria, elkarrekin komunikatzeko arazorik ez izateko eta, nola esaten den pentsatu gabe, edozertaz hitz egin ahal izateko", diote grabazioaren blogean taldekideek.

Esan bezala, orain nahasketak falta dira. Diskoa aurki izago da kalean. Jarraitu grabazioa Musikazuenean-en BLOG-ean.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • EHZ festibala motorrak berotzen!!! Ekainaren 28, 29 eta 30ean Lekornen. www.ehz-festibala.eu
  • Leñoren biografia idatzi dute Kike Babasek eta Kike Turronek. Ekainaren 25ean aterako da. WWW.PAGINA-1.ES
  • Dirty Electronics sitetizadorea egiteko tailerra hilaren 16an Bilbon. 65 €. Info: info@baleamusika.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!