entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-01-19

Governos taldeak urtarrilaren 31n Bilbon emango duen kontzerturako 5 sarrera bikoitz zozketatzen ditugu

Parte hartu!

Governors-en kontzertuaren afixa. Governors-en kontzertuaren afixa.
Emanaldia grabatuko dute, udaberri aldera zuzeneko CD-DVDa argitaratzeko


Urtarrilaren 31n Governors taldeak Bilboko Santana 27 aretoan emango duen kontzertua grabatu egingo da audioan eta bideoan. Material horrekin Arrasateko taldearen bosgarren diskoa osatuko da.
Baga-Biga diskoetxeak argitaratuko du 2015eko udaberrian DVD + CD formatuan. Zigilutik adierazi digutenez, kontzertuaren irudiak Aretxabaletako Arteman-ek grabatuko ditu. Sorpresa asko egongo dira, baina aurreratu ezin dizkigutela esan digute.
Dena dela, bost sarrera bikoitz ditugu zozketatzeko. Parte hartu!


  • Zozketan parte hartzeko arauak:

1) Idatzi mezu bat entzun@entzun.com helbidera zure izen abizenak eta Governors-en zozketan parte hartu nahi duzula zehaztuz.

2) Zozketan parte hartzeko azken eguna: urtarrilak 27, asteartea, arratsaldeko 14:00ak arte. Ordu horretatik aurrera jasotako eskariak ez dira onartuko.

3) Irabazleak urtarrilaren 27an, arratsaldean, jakinaraziko ditugu.

4) Irabazleek kontzertuaren egunean lehiatilan jasoko dituzte sarrerak bere izen abizenak emanez.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.