entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-06-18

HARDCORE BURRUNBA ZARAUTZEN: ANTI SAN PELAYO TXIKI FEST!!!!!

Kontuz tiburoiarekin... Kontuz tiburoiarekin...
Zapatillak erretzeko moduko kartel interesgarria osatu dute larunbat honetarako. Hitzordua Putzuzulo gaztetxean da eta adi, 25th Coming Fire Donostiako taldea ikusteko aukera gutxietakoa izanen baita.
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, to:

KANDINSKY (free jazz, Lyon)
www.myspace.com/chefouichef
Frantziatik datorren taldea. Lyondik zuzenean eta lehen aldiz gurean jazz oso pertsonala jorratzen duen taldea. Begiak itxi eta hegan egiteko musika.

ZINC (hc-aren maixtrak, Madril)
www.myspace.com/zincmyspace
25th Comming Fire taldearekin ateratako split berria aurkezten izango ditugu berriz ere gurean inguruko HC talderik mitikoenetakoa. Madrildik zuzenean, emakume ahotsa paregabeaz zuzeneko zeharo basatiak deskargatzen dituen talde bikaina!

25th COMMING FIRE (hc-a Donostitik)
www.myspace.com/25thcomingfire
Lehen aldiz Putzuzulon Ira et decessus, Antihero, HHH,... eta beste mila taldeetan aritutako musikariz osatutako HC talde donostiar mitikoa! Zuzenean ikusteko oso aukera gutxi dagoen taldea, beraz, galdu ezineko talde benetan interesgarria. Hauek ere Zinc-ekin ateratako split berriko abestiak aurkezten.

ADRENALIZED (hc-melodikoa, Donostia)
www.myspace.com/adrenalized
Hc melodikoaren maixuak. melodia bortitzak eta doinu oso azkarrak taularatzen dituen talde gazte bezain esperimentatua. Hell divission edo Iron batasuna bezalako taldeetako musikariekin osatua.

MULTA (punk, Ermua)
www.myspace.com/multataldea
Hauek ere lehen aldiz Putzuzulon. Ermuatik datorren talde gaztea. Putzuzulon lehen aldiz, Kuraia, Nofx, Ume gaiztuak eta antzerako taldeen bertsioak egiten, denok dantzan jartzeko moduko abestiez gozaraziko digute.

INSOMNIO (hc-metal, Ermua)
Ermuako beste talde bat. lehen aldiz putzuzulon zuzenean!!

+ DJ SIKARA



GUREKIN JAI http://gurekinjai.mundua.com/ PUTZUZULO AMETS FABRIKA www.putzuzulo.net ZARATAZARAUTZ www.zaratazarautz.net
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.