entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-02-22

'Haunted House', Belako taldearen lehen singlea

Belakoren Haunted House. Belakoren Haunted House.
Eurie izenburua izanen du mungiarren estreinako diskoak eta hau beren aurrerapen kanta da



2012ko abuztua eta 2013ko urtarrila bitartean Gaua estudioetan grabatua, Haunted House kantua entzungai dago dagoeneko taldearen bandcamp-ean. Aitor Abiok grabatu eta ekoiztu du eta J. Asier Zubelzu arduratu da masterizazioaz.
Zuek juzkatu, baina guri zerbait handiaren aurrean gaudela begitantzen zaigu.
Diskoa udaberrirako iragarri dute mungiarrek eta Eurie izanen da bere izenburua.





Josu Ximun, Cris, Lore Nekane eta Landerrek osatzen dute 2011n jaiotako talde gazte hau. Hasteko, "new wave" britaniarra aitzakitzat hartuz, laukote mungiarrak, punk-rock doinu gordinak zein gaur egungo melodia elektroniko beroak eskaintzen dizkigu abestietan.
Oharra: Entzun! liburuaren azken zenbakian, 62.ean alegia, irakur dezakezue egin diegun elkarrizketa.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.