entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-05-08

Hemen da aurtengo Arabatakada jaialdia

Maiatzaren 11n (ostirala) ospatuko da

2012ko Arabatakadako kartela. 2012ko Arabatakadako kartela.
GOSE - Naizena Izateko
Besteak beste, Gose, Kaotiko, Hesian, Betagarri, EH Sukarra eta Tximeleta taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da
Argi dago Arabatakada jaialdia errotuz dola Euskal Herrian. Lehen urteetan Campuseko esparruan jaialdi xume bat antolatzen zen, baina azken lau edizioak berriz, Gateizko Mendizabalako landetan ospatu da, jaialdia kualitatibo zein kuantitatiboki handituz. Esan daiteke beraz, krisiak ez diela eragin jaialdia antolatzen duen Gasteizko EHU-ko campuseko ikasle mugimenduari, azken urteetako egitaraua mantentzea lortu baitute. Eta ez da gutxi!

Urtero legez, kanpuseko ikasleen arteko olinpiadak ospatuko dira, herri bazkari bat egongo da eta bertso-hopa ere antolatu dute bazkalosterako. Behin indarrak hartuta, musikaz gozatzeko aukera egongo da. Honatx, arratsaldeko 17:00tatik aurrera Mendizabalako eszenatokira taularatuko diren taldeen zerrenda:

- Gose
- Hesian,
- Betagarri,
- Kaotiko,
- EH Sukarra
- Tximeleta


Oharra: jaialdiaren ospatze data hurbildu ahala informazio zehatzagoa zabalduko da kartel eta bestelako prentsa oharren bidez. Dena den, nahi duenak eskuragarri du informazioa ondoko webgunean: www.arabatakada.org
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!