entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-07-10

Hemen da, heldu da Txapel Reggae 2012!

Uztailaren 14an da hitzordua, betiko lez, Armintzan

Txapel Reggae 2012ko kartela. Txapel Reggae 2012ko kartela.
Lotura erlazionatuak
Armintzako portuak hartuko du beste behin Jamaikako doinuen zaleentzako dagoeneko ezinbestekoa den jaialdi hau. Larunbat honetan, eta eguerditik goizaldera arte, jaun andreok, Marcus Garvey bere hobitik altsatuko lukeen jaialdia dator


Armintzako Txapel Reggae jaialdiaren 22. ediizoak nazioarteko artistak zein Euskal Herrikoak batuko ditu Armintzako herrian. Gainera, Karmengo jaiak dira, beraz, herriko festak eta jaialdia uztartu dira, egun osoko egitarauean.

Zapatua 14
11:00 Skate txapelketa
12:30 Kalejiira orabai perkusio taldeak lagunduta
13:00 Rasta - poteoa
18:00 Zirko tailerra herriko plazan
20:00 Sardina jana txoznan

21:30 Armintzako Txapel Reggae Jaialdia

Orabai Perkusioa (EH)
Thunder Clap Sound System (EH). Dubplate bikainak.
Itziarren Semeak (EH). Ska, haizeak eta aldarria.
Chalwa Band & King Konsul (EH). "Erresidenteak".
Akatz (EH). Mugi ipurdia! Rudo-ska erretzailea Bita eta enparauekin.
Skarra Mucci (JAM). Pariseko Heartical Sound taldeak lagunduko du jamaikarra.
Vibronics featuring Jah Marnyah (UK). Nazioarteko itzala duen sound systema; Basque Dub Foundation-ekin noiz edo noiz lan egin duen Jah Marnyah ekarriko dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.