entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-06-05

Hemen da Kale Gorrian kontzertu zikloa 2014

Ekainaren 7an eta 13an egingo dute Urretxun

Kalegorrian jaialdia. Kalegorrian jaialdia.
Plan polita Urretxun prestatu dutena hurrengo bi asteburuetarako. Besteak beste, Bakelite, Mursego, The Northagirres, Za! edota Audience taldeak ikusteko aukera izango da.

Egitarau interesgarria, kalitatezkoa eta askotarikoa prestatu dute Urretxun datozen bi asteburuetan musikaz gozatzeko.
  • Hasteko, larunbat honetan (hilak 7) abiatuko da Kale Gorrian kontzertu sorta. Hitzordua urretxuko Santa Barbara aterpetxean da, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Eguraldi ona iragarri dute gainera.

19:00etan DJ-ak giroa animatzen hasiko dira.
20:00etan lehenengo KONTZERTUA hasiko da: BAKELITE.
21:00etan BONOLAGUNTZA erosi dutenentzat PIKOTEOA egongo da, eta afaltzeko denbora hurrengo kontzertuak hasi baino lehen.
22:00etan gelditzen diren bi KONTZERTUEK giroa alaitzen jarraituko dute: THE NORTHAGIRRES  eta AUDIENCE .

  • Ekainaren 13an berriz, MURSEGO, SchnAAk eta ZA! taldeak ariko dira Santa Barbaran. Kontzertuetan (aurrez, tartean eta ondoren), Antton Iturbe ariko da musika jartzen.


* Bakelite: http://bakelite.bandcamp.com/
* The Northagirres: bandcamp/northagirres
* Audience: http://www.weareaudience.com/
* Mursego: http://mursego.bandcamp.com
* SchnAAk: http://wakeupcolossus.bandcamp.com/
* ZA!: http://discorporate.bandcamp.com/album/wanananai

bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.