entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! erredakzioa 2013-07-08

Hemen da Txapel Reggae jaialdiaren 23. edizioa

Uztailaren 13an izango da Armintzan

Txapel Reggae 2013 jaialdiaren kartela. Txapel Reggae 2013 jaialdiaren kartela.
Uztaileko hitzorduari fidel, Armintzak (Bizkaia) Txapel Reggae jaialdiaren edizio berri bat 23.a!!!, hartuko du. Herriko festekin bat egiten duen ekimen honek nazioarteko zein Euskal Herriko taldeak bilduko ditu.

Jamaikako sustrai musikaletan ardaztutako jaialdia dugu hau, bere izenak aski ongi adierazten duen bezala. Eta, nola ez, aurten ere, sustrai jamaikarrak bere aldaera diferenteetan entzungai egongo dira Armintzan: reggae klasikoa, ska doinuak, dancehall, reggae-rap, dub, roots...

TALDEAK
Glaukoma. Tolosarrek irekiko dute jaialdia. Reggae-rap.
Mystic Souldier. Roots-reggae-a lantzen dute  Bartzelonako gazte hauek.
Global Warning. Rototom Reggae Contest iberiarrean, 2013ko Penintsulako reggae talde onena izendatua. Almeriarrak dira. Estiloa: Reggae-Dub scratch-en artean.
Gregtown. Penintsulako reggae onenetarikoa lantzen dute.
New York Ska Jazz Ensemble. Estatu Batuetako talde ezagunak bere zuzeneko bikaina eskainiko du ska doinuen arrastoan.
Solo Banton + Thunder Clap Sound System. Erresuma Batuko reggae-dancehall eszenako abeslari inportantenetakoa. Thunder Clap Sound Systemak babestuko du platoetan.
Bush Chemists (Conscious Sound) + King General. Dubarekin akabera emango diote aurtengo edizioari.

Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.