entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-03-15

HERE ARE


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
60ko garaje punkak eman duen talde onenetariko bat Euskal Herrian joko du larunbat honetan. The Sonics garajearen aitzindariak izan ziren eta abesti zakarrak, primitiboak eta basatiak egin zituzten.

Psycho edota The Witch abestiak zuzenean entzuteko aukera izanen dugu The Sonics taldearen eskutik heldu den maiatzaren 31n Bilboko Sanata 27 aretoan. Garaje punk eta rock and rollaren maitaleak pozik egon daitezke, nahiz eta halako itzulerek beti eragiten duten zalantza logikoa: zer nolako emaitza izanen duten eszenatokiaren gainean, alegia. Halere, Money (That's what I want) edota Louie Louie bikaintasunez bertsioneatu zituen taldea gure artean izatea notizia ezin hobea da (jada sekulako ikusmina sortu du zaleen artean).

----------------------------------------

The Sonics Tacoman (Washington) sortu ziren 1963 urtean The Kingsmen eta Wailers-en arrakastak eragindako olatuaren baitan. Jatorrizko taldekideak hauek izan ziren: Gerry Roslie (abeslaria eta pianoa/organoa), Andy Parypa (baxua), Larry Parypa (gitarra), Bob Bennett (danborrak) eta Rob Lind (saxoa).
Beren kantuak zikinak eta ilunak ziren eta terroreaz edota desamodioaz mintzo ziren gehien bat.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.