entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-08-30

Hesian taldearen disko berria udazkenean

Oraingo honetan, elkar-Oihukarekin argitaratuko dute

Hesian Sanatik Sakanako Hesian taldeak Oihuka/Elkar diskoetxearen eskutik aterako du bere disko berria.
Lotura erlazionatuak
Azaroaren hasieran disko berria aurkeztuko du talde nafarrak Oihuka/Elkar zigiluaren eskutik. Joan den abuztuaren 8an Usurbilgo Hi-Gain estudioko Haritz Harreguy teknikari-ekoizlearen esku jarri ziren Hesian taldeko musikariak, ilusio eta prestakuntza guztiarekin, disko berria atontzeko.
Hitzetik izenburupean, "kanta eskurakoiak, freskoak eta erabat gozagarriak" aurkeztuko dituzte Elkarretik adierazi digutenez. "Lehen entzunalditik, jarrera kementsu eta baikorra, grinatsua bezain emozionala, agertzen dute, naturaltasun osoz, bihotzaren energiak bultzaturik", diote Elkarreko arduradunek.
bidali zure berria Bidali zure berria
Hesian taldearen logo bat.
Hesian taldearen logo bat.
Hirugarren diskoa

2008. urtean Herriaren Oihua (GOR) diskoarekin Euskal Herriko bazter guztiak astindu eta 130 kontzertu eskaini ondoren, talde nafarrak bigarren diskoa argitaratu berri zuen.
Kontzertu segida ikargarrizkoa amaitu eta zuzenekoak uztearekin batera, taldeak hainbat aldaketa bizi izan zituen. Hortik dator hain zuzen ere lan bnerriari paratu dioten izenaren zergatia: Borrokatu eta Irabazi (2010).
Emaitza, hamaika abestiz osatutako diskoa. Aurreko lanetan bezala, amorrua eta itxaropena islatzen dute abestiek, oinarri gogor eta azkarrek doinu kantagarriak sostengatzen dituztelarik.
Disko berri hau, 2010eko maiatza eta ekaina artean Haritz Harreguyren eskutik grabatu eta nahastua izan da Usurbilgo Higain estudioan. Hesian taldeak autoekoiztu eta autoeditatu du Creative Commons lizentziapean.
Hirugarren diskoa argitaratzeko berriz, diskoetxe baten babesa hobestu dute, euren kabuz ateratzea baino. Ordea, Haritz Harreguyrekin errepikatu dute.
Hitzetik
, 2011ko udazkenean argitaratuko da.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.