entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-07-13

Hilotz taldea iraupen luzeko lehen diskoa prestatzen ari da

'Giza ankerkeria' deituko da eta urte amaieran ikusiko du argia

Giza ankerkeria diskoaren azala. Giza ankerkeria diskoaren azala.
Lasarte-Oriako hirukoak gizakiaren dekadentzia izango du hizpide diskoko zortzi kantuetan

Hilotz talde gazteak 2012an Hil ala bizi estreinako maketa argitaratu zuen. Zer esatekorik eman zuen eta Angelus Apatrida, Su Ta Gar, Crisix edota Violator bezalako talde ezagunekin jotzeko aukera izan zuen Euskal Herrian.

Etengabeko aurrerakuntza sustatu baina amildegira hurbiltzen ari den mundu honen ankerkeria zantzuak inoiz baino nabarmenagoak dira

Taldekide aldaketek euren jarduna atzeratu zuten ordea. Orain, hirukote gisa, urte amaieran kaleratuko duten Giza ankerkeria izeneko iraupen luzeko lehen lana prestatzen ari dira. Taldekideek adierazi digutenez, "lan berriak lanketa konplexuagoa izango du, arlo musikalean zein kontzeptualean". Laster ekingo diote estudioko grabaketari eta, gauzak argi dituztenaren seinale, diskoaren azala eta kantu zerrenda erakutsi digute jada. Honatx:
 
01. Barne Eromena
02. Minak Barnean Dirau
03. Hilketa
04. Iluntasunaren Esklabu
05. Ankerkeria I: Izakia
06. Ankerkeria II: Eraldaketa
07. Ankerkeria III: Arbasoak
08. Amildegian

Diskoak urte amaieran ikusiko du argia. Giza ankerkeria kontzeptu argi batean bilduta etorriko da: gizakiaren dekadentzia. "Kutsadura, naturaren suntsiketa, lana, dirua, lapurreta eta gezur sistemikoak, drogak, hilketak, gerrateak
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.