
Gure bihotzeko HIP-HOP-zale amorratu horiek, edozein tokitan
HIP-HOP-ari bizia emateko zeuen txoko txikia hartzen duzuen horiek:
herrian, probintzian, nazioartean, zeuen gela ilun zikinean edota zeuen
karrikako kantoi xixtrinean. HIP-HOP-aren gerra santurako deia duzue
honakoa. Guztiok toki komun batean elkar gaitezen, borrokarako, geure
ideiak defendatu eta zabaltzeko, geure bizitzeko modua aldarrikatzeko,
eta egunetik egunera batuxeago egoteko.
B-boy-ak, B-girl-ak, raperoak, graffiteroak, dj-ak, idazleak,
ekoizleak, breakers, skaters… guk hauxe izanen dugu gune eta
erreferentzia munduaren aurrean eta Nafarroan. Jaio berria da, eta
laster ukitu ahal izanen dugu: HIP-HOP NAF (Nafarroako hip-hop gunea).
HIP-HOP NAF ez da soilik nabigatzailean instalatu duzun beste Web bat
gehiago; beste zerbait izan nahi du. Ataria, plataforma sendoa izan nahi
du, mugimendu honetako artista eta parte-hartzaile guztientzako, ari
direnen eta ari ez direnen guztientzako, nondik abiatu eta nora jo izan
dezagun.
Rap-ean: bakarlari izan nahiz taldean aritzen zaretenok, nolabaiteko
ibilbidea egina duzuenok eta egiten hasi berriak zaretenok, denok izanen
duzue zeuon tokia karrikako jendeak egindako espazio interaktibo
honetan, zu eta ni bezalako jendeak egindakoan.
Hemen izanen duzue zeuon txokoa, gertatu diren, gertatzen ari diren eta
gertatuko diren mobida guztien berri izateko.
Aldi berean, erakustoki ere izanen duzue, zeuon musika, pintadak,
graffitiak, muralak, dantzak, baseak, nahasketak, saltoak eta baita
kirol-balentria kuttunenak ere zabaltzeko, geure mugimendu sakratu honek
bere baitan hartzen dituen jarduera guztiak zabaltzeko.
SORTZEN ARI DA… AIREAN DA, ETA NABARI DEZAKEZU!