Oi!-arekiko maitasuna.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gipuzkoako labela duen punka zein oi! musika entzuteko aukera izango da otsailaren 13 eta 14an Arrasateko Gaztetxean, 6. urtez jarraian Holidays in Bardulia Gipuzkoako Punk Oi! jaialdia ospatuko baita.
Erromatar garaian, gaur egungo Gipuzkoan barduloak bizi ziren eta baskoiek kaleratu zituztenean Burgos aldera ihes egin behar izan zuten. Hala ere, duela 6 urtez geroztik, gurean ditugu berriz, eta beraien arbasoak omentzeko modu bakarra ezagutzen dute: musika bidez jaia egitea.
Historia alde batera utziz (historia nahi duenak, nahi duen bezala ulertzen baitu), otsailaren
13an eta 14an Holidays in Bardulia Gipuzkoako Punk Oi! jaialdiaren
seigarren edizioa egingo dute
Arrasateko gaztetxean. Guztira
13 talde arituko dira bi egunetan.
Sarrerak jada salgai daude,
3 eurotan (ostirala) eta
5 eurotan (larunbata).
Arrasateko Gaztetxean ospatuko den jaialdian joko duten taldeen zerrenda honako hau da:
Otsailak 13, ostirala, 21:30etatik aurrera (3 euro):
- The Convicts
- Sospechosos
- Plan B
- Aggressive Combat
Otsailak 14, larunbata, 17:30etatik aurrera (5 euro)
- Deficiencia Mental
- Neallta Fola
- Friday