entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Ion Etxebarria 2014-10-09

Iheskide: Borrokak darrai

Elorrioko taldeak laugarren diskoa kaleratu du, aurreko lanen ildo beretik

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
Hamabi kantu bildu dituzte eta azken bolada honetan han-hemen aurkezten ari dira

Duela 10 urte sortu ziren Ihesbide bezala eta dagoeneko laugaren lan luzea argitaratu dute. Punk-rock doinuak dira nagusi oraingoan ere eta diskoari izena ematen dion kantua, Borrokak darrai, adibide garbia izanik, inoiz baino oldarkorrago bueltatu dira, indartsuago, salaketa eta aldarrikapen ugariak ozenago abesteko gogoz. Asko dute eta esateko, asko maitatu eta gorrotatzeko.
12 metraila subertsibotan, besteak beste, askatasunari eta langile borrokari abesten diote, urteetan Palestina jasaten ari den krudelkeria salatu, sorterria maite duen deserriratuaren bizipenak islatu eta espetxean hildako Arkaitz Bellon herrikidea gogorazten dituzte.

Eta hau guztia, gitarra zorrotz eta melodikoz, bateria eta baxu kolpe sendoz zein ahots garratz bezain ozenez ehundua. Laburtuz, egun, gurean dugun borrockanroll talde eredu argienetako baten lanik borobilenaren aurrean gaude.

Mauka Musikagintzak argitaratu du Borrokak darrai.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.