Iheskide taldeak “... irabazi arte!” disko berria argitaratu du
Elorriokoen iraupen luzeko hirugarren lana da
Mauka Musikagintza diskoetxearen bitartez argitaratu dute eta larunbat honetan (hilak 16) Durangoko Plateruenan aurkeztuko dute Kruders-ekin batera
Ihesbide
(egun Iheskide) taldea 2004. urtean sortu zen, musikaren bitartez
Euskal Herriak jasaten dituen injustiziak azalerazteko asmoz. Hala,
musika bozgorailu bezala erabiliz, 2006an zazpi abestiz osatutako maketa
bat kaleratu zuten eta bi urte geroago Dagokiguna diskoa.
Baina
urte horretan taldekide Tronpi atxilotu zuten beste gazte askorekin
batera eta taldeak urte eta erdiko geldialdia egin zuen (kontzertu
berezi pare bat salbu). Bi urte geroago, taldea bertan behera geratu eta
aurrera ez jarraitzeak zapalkuntzaren garaipen bat izango litzatekeela
ulertuta, besteak beste, KOP taldeko Juanra eta Kañería 13-ko Ulliren
kolaborazioekin, Iheskide diskoa kaleratu zuten, taldearen estudioko
bigarren lan luzea. Disko honek ere balio izan zien Ihesbidetik Iheskide
izenera pasatzeko.
Behin Tronpi kalean eta makina bat kontzertu
eskaini ostean, aurtengo martxoa eta apirila bitartean Usurbilgo Hi-Gain estudioetan Haritz Harreguyren laguntzaz ...irabazi arte!
diskoa kaleratu dute elorriotarrek, 11 pun krock abesti bilduz bertan.
Durangaldetik, Sermond’s eta bestelakoen bideari eutsiz, hemen dugu
borrockanrollaren beste adibide bat!