entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-07-28

III. EH Sona musika lehiaketa martxan da

Aurkezteko epea irailaren 28an bukatuko da. Irakurri hemen parte hartzeko oinarriak

Abian da EH Sona jaialdiaren III. edizioa! Abian da EH Sona jaialdiaren III. edizioa!
Euskaraz kantatzen duten talde eta bakarlari orok parte hartu ahalko du. Saria Razzmatazz aretoan Zea Mays taldearekin batera jotzea izanen da.

 
Bartzelonako Euskal Etxeak EH Sona lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia egin du. Honatx oinarriak:

  • OINARRIAK
1) Euskaraz abestu eta EH Sona jaialdian inoiz parte hartu ez duten talde eta bakarlari orok parte har dezake lehiaketan. Ez da inolako mugarik jarriko musika estiloari dagokionez.

2)
Saria Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EHSona 2014 jaialdiaren barnean kontzertu bat eskaintzea Bartzelonan, Razzmatazz aretoan ZEA MAYS taldearekin batera. Euskal Etxeak bere gain hartuko ditu taldearen bidaia, loa eta afari gastuak.

3)
Lehiaketan parte hartzeko gutxienez hiru abesti bidali beharko dira.

4) Lehiaketaren egutegia hau izango da:
-Uztailaren 18tik irailaren 28ra: lehiaketara aurkezteko epea
-Urriaren 1ean: irabazlea jakinaraziko da.
-Azaroaren 21ean: kontzertua.

5)
Kontzertua gutxienez 30 eta gehienez 50 minutukoa izan beharko da.

6)
Abestiak formatu digitalean bidali behar dira eta Bartzelonako Euskal Etxeak bere webgune eta blogean erabiliko ditu lehiaketa eta kontzertuaren berri emateko.

7)
Epaimahaia Euskal Herrian eta Bartzelonan musika munduan lan egiten duten hainbat lagunek osatuko dute.

8)
Parte hartzaileek jabetasun intelektualari buruzko indarrean dagoen legediarekiko edozein lege-hauste ez dela antolatzaileen ardura baieztatzen dute.

9)
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

10)
Antolakuntzak, ezinbesteko baderitzo, oinarri hauetan aldaketak egin ahalko ditu eta behar bezala jakinaraziko ditu.

11)
Informazio gehiago eta lanak bidaltzeko:
Bartzelonako Euskal Etxea Centre Cultural
c. Arc de Sant Vicenç s/n Bartzelona
kulturabcn@euskaletxeak.org
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.