entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-09-04

Inpernuko Poza Trikitixaren XII. Jardunaldiak

Argazkia: F Lamiot. Lizentzia: Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 Unported Argazkia: F Lamiot. Lizentzia: Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 Unported
Irailaren 10ean eta 11n sorkuntza eta inprobisazioa izango dira aztergai Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan


Artista bakoitzak bere sortzeko modua izan ohi du, bere inspirazio iturriak, formulak eta ukituak ematen dizkio lanari. Urteen joan etorrian gainera, sorkuntza eta inprobisazio prozesua garatuz joan da eta beraz, gai honetan esperientzia handia duten sona handiko bi musikari gonbidatu dituzte aurtengo jardunaldietara.

  • EGUNA: Irailak 10, asteazkena (19:30etan)
    LEKUA: Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan
    HITZALDIA: Aitor Furundarena
Asko dira aldez aurretik pieza baten konposaketan topa daitezkeen
aldaerak eta beraz, prozesua ez da berbera kasu guztietan. Horien aurrean,
garrantzitsua da non gauden eta zer nahi dugun jakitea, gauzak modu batean
ala bestean egiteko. Hitzaldi honetan, bere konposatzeko modu ezberdinak
azalduko ditu Aitor Furundarenak.


  • EGUNA: Irailak 11, osteguna (19:30etan)
    LEKUA: Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan
    SAIO PRAKTIKOA: Xabi Solano
Bere ibilbidean zehar musika estilo ezberdinak jorratu izan ditu Xabi
Solanok. Saio praktiko honetan pieza berriak nola sortu eta garatzen dituen
azalduko du, lehenengo ideia izatetik kanta osatzeraino bere etxean pausuz
pausu egin ohi duen lana erakutsiz.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.