entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-07-12

Inprobisazio txapelketa nagusia

Parte hartzeko epea abuztuaren 2an amaituko da!

Deialdiaren afixa. Deialdiaren afixa.
Edozein joeratako musikari, dantzari, aktore, bertsolari, poeta, performer, idazle, artista edo pertsonak parte har dezake. Abuztuaren 3an eta 4an jokatuko dira kanporaketak eta finala, hurrenez hurren



1. Partehartzaileek bertsolari txapelketen moldean oinarritutako ariketa batzuk gauzatu beharko dituzte:
  • Binaka ofizioka (zozketa bidez bi inprobisatzaile aukeratzen dira eta hauek antolatzaileek proposaturiko gai baten inguruan inprobisatuko dute).
  • Banaka puntua emanda (antolatzaileek hasiera ematen diote piezari, partehartzaileak hari horri jarraituz inprobisatu beharko du).
  • Hirunaka puntuka (gai librean baina molde laburrean hirunaka egin beharreko inprobisazioa).
  • Kartzelako gaia (denek gai bera izango dute bakarka inprobisatzeko).

2. Partehartzaileek erabiliko dituzten instrumentuak, doinuak, estiloak eta abar libreak dira.

3. Epaimahaia: gaian adituak diren lau pertsonek osatuko dute epaimahaia.

4. Lekua: Artelekun, Kristobaldegi 14 kalea, Loiola auzoa, Donostia.

5. Noiz:
Abuztuaren 3a, Ostirala, 16.00tan Kanporaketak.
Abuztuaren 4a , Larunbata 17.00tan, Final Handia.

6. Izen-ematea: izen-emate epea Abuztuaren 2an amaituko da.
audiolab.arteleku@gmail.com

7. Partehartzaileek izen abizenak eta erabiliko duten instrumentua adierazi behar dute izen ematerakoan. Mikrofono, elektrizitate eta bestelako behar teknikoak prestatu ahal izateko.

8. Norberak bere instrumentua edo erabiliko duena eraman behar du txapelketa egunean. Antolatzaileek mikrofonia eta soinu ekipoa jarriko dituzte.

9. Sariak: Txapela eta Juanjo Aranguren eskultoreak egindako garaikurra.
ekitaldia-evento: AMMMRB#III y AUDIOLAB | audio-lab.org
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!