entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2016-05-26

Itsaskiak taldeak estreinako lana argitaratu du

Lanaren azala. Lanaren azala.
Lotura erlazionatuak
Bost kantu bildu ditu laukote bizkaitarrak

Jon Montanchezek (ahotsa) eta Isusi anaiek (Jon, gitarra; Alex, bateria eta perkusioa; eta Diego, baxua) osatzen dute Itsaskiak taldea. Laukoteak Juan Martinez Jorqueraren laguntza izan du lehen lana atontzeko: idei, efektu, konposaketa eta abar luze batez arduratu da.

Itsaskiak taldeak bost kantu jaso ditu bere aurkezpen-txartelan. Pop eta rockaren olatuetan kulunkatzen da euren soinua, eta olatua apurtzen denean, darizkion aparrek folk eta country amerikarraren zaporea daukate. Jon Montanchezen ahotsa, gainera, erakargarria iruditu zaigu.

Goiz da taldea zer emateko gai izango den jakiteko, baina debut argitsua eta atsegina burutu du Bizkaiko laukoteak.

KANTU ZERRENDA

1. Dindandua (denda ondoan do)
2. Kosta ahala koska
3. Konzentrazioa
4. Kontraesanean jausi
5. Apokalipsiaren bezperetan
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.