Itziarren semeen diskoaren azala.
Itziarren Semeak ska punk bandak disko berria kaleratu du. Lehen lerroan da lanaren izenburua: “Lehen lerroan" izan direnei eskainitako 14 kantu batzen ditu.
"Bi hitzetan argi esanda, demokraziarik
gabeko herrietan askatasunaren alde dena eman dutenen omenez egindako
kantuak dira",
Itziarren Semeek adierazi dutenez.
Maitasuna eta borroka uztartzen dituzten soinu berriekin dator alkandora koadrudenetako koadrila. Lucio Urtubia, Laboa eta Oteiza dira euren heroi-antiheroiak. Bobby Sands, Che Guevara, Nelson Mandela eta beren moduko iraultzaileen omenez, euskal militanteak ahaztu gabe, egindako kantuak aurkituko dituzue
Lehen lerroan diskoan.
AURKEZPEN KONTZERTUAK
Maiatzak 21 Pagola (Ipar Euskal Herria)
Maiatzak 28 Elizondo
Ekainak 3 Azpeitia
Ekainak 4 Arrasate...