entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2014-07-31

Itziarren Semeak ska punk taldeak disko berria grabatuko du abuztuan zehar

Andoaingo Garate estudioetan lan egingo dute Kaki Arkarazorekin

Itziarren Semeak taldea abuztuaren 4an sartuko da estudioan. Itziarren Semeak taldea abuztuaren 4an sartuko da estudioan.
Abuztuaren 4an sartuko dira bizkaitarrak estudiora eta 29an bukatuko dute grabazioa. Diskoa, zeinari oraindik ez dioten izena jarri, udazkenean kaleratuko dute.


Hamaika kantu berri jasoko ditu Itziarren Semeak taldearen lan berriak. "Ska eta punka izango dira oinarria, baina oraingoan balkanetako doinuak eta euskal folk edo kantutegi tradizonaleko ukituak ere gehitu dizkiogu. Hau da, doinu-estilo aldetik berrikuntzak egongo dira", adierazi digute taldekideek.

"Doinu-estilo aldetik berrikuntzak egongo dira"

Esan bezala, udazkenean kaleratuko dute lan berria. Abuztuaren 4an sartuko dira  estudiora eta 29rako bukatua izatea espero dute. Grabaketa, nahasketa eta masterizazioaz gain, Kaki Arkarazo produkzioaz arduratuko da.

Musikazuzenean webgunean diskoaren inguruko jarraipen berezia egingo dute:
http://jarraipenbereziak.musikazuzenean.com/itziarren-semeak-rec/
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.