Basque of Brixton-en azala.
Basque of Brixton - Itziarren semeak
Basque of Brixton - Itziarren semeakNobedade andanarekin ekin dio urte berriari Bizkaiko ska punk taldeak. EPari izena ematen dion kantua, The Clashen Guns of Brixton doinuaren moldaketa bat da, argi dagoenez. Disko labur honek beste hiru abesi dakartza.
Itziarren Semeak-ek lau abestiko lan berria argitaratu du,
Gau luzeak kantaren
bideoklipa ere dakarrena. Bizkaitarrek adierazi dutenez, “
Basque of Brixton, 2011ko maiatzean kaleratutako
Lehen lerroan diskoaren jarraipena da". Gainera, irailaz geroztik, taldekide berri bat gehitu da egitasmora,
Bilbomatiks-etik Asier Markez heldu baita teklatua astintzeko, eta
musikalki aurrerapausoa eman dute, soinu berriak gehituz.
Lau kantu
Izenburuak
The Clash taldearen
Guns of Brixton ezagunari egiten dio
erreferentzia, "Bizkaiko golfoek" beren nortasun propioarekin moldatu
duten arren. Portadarako erabili duten argazkiak irudikatzen du diska laburrean aurki
daitekeena. "Euskaldunak, Brixtongo beltzak bezala, baztertuak,
zapalduak izan dira, baina harro jarraitzen dute borrokan. Aldi berean,
80. hamarkadako krisi ekonomikoa eta langileen kaleratzeak gaur egungo
egoerarekin alderatzen ditu aukeratu duten lokalizazioak", diote.
Baina
Basque of Brixton askoz gehiago da. Sarekada ezberdinetan gatibu
eramandako ehunka gazteen aldeko aldarria da, kalean egindako
lanarengatik preso dituzten lagunentzako elkartasun oihua eta baita ere gaztetxeen aldeko ereserkia. Izan
ere, EP berria kaleratzearen ideia
7katu gaztetxearen bosgarren
urteurrena dela-eta egindako kanta grabatzera joan behar zutela sortu
zen.
Oraingoan ere hainbat bidailagun izan dituzte alboan.
Ainhoa Mendibilek
(Hankahutsik) ahotsa eta hitzak egin ditu
Aulki hutsak kantuan.
Bizitzaz bi hitz Eneko Ostolaza Ikaran (Oliba Gorriak) euskal preso
politikoak idatzitako testuan oinarrituta dago eta
Evaristok (La Polla)
ahotsa sartu du.
7Katu kantan
Pirritx eta Porrotx pailazoen eta
Iñaki
Martinezen trikia lagun izan dituzte, hitzak
Oihana Bartra bertsolariak
egin dituelarik.