entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-12-05

Itziarren Semeak taldeak disko berria argitaratu du: "Dale Candela"

Izenburu honekin, Hego Amerikako iraultzei keinu bat egin nahi izan diete

"Dale Candela" diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
Dale Candela (Mauka Musikagintza, 2012) dugu Mungiako taldearen hirugarren lana.

Hamabost abestik osatzen dute disko berria eta estilo aniztasuna dugu bere ezaugarri nagusia: funk, punk rock, reggae, ska, hip hop, hardcore, saltsa, drum and bass eta techno zertzeladak biltzen baititu. Horregatik, "koktel tropikala" esaten diote disko berriari. Hego Amerikako iraultzak eta emakumeak dira lan honen protagonista nagusiak, euskal presoak eta bestelako aldarriak ahaztu ez badituzte ere.

Andoaingo Garate estudioan egin dute grabaketa, Kaki Arkarazoren eskutik, urrian eta azaroan egindako grabazioan. "Aurreko lanetan ere, Kakiren ukitua nabaria da, guretzat abestien maila igotzen du
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.