entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-04-24

Jai-O-Rama festibala sortu dute Atarrabian

Guadalupe Plata (maiatzak 3) eta Robyn Hitchcock (maiatzak 10) ariko dira

Jai-O-Rama festibala sortu da Iruñerrian, Atarrabian hain zuzen ere. Xumea da, bi talde baino ez direlako, prezio are xumeagoekin. Aldiz, artisten kalitatea xumea izatetik urrun dago.

Berez, joan den azaroan egin zituzten bi emanaldi zoragarrien segidatzat har dezakegu Jai-O-Rama. Orduan, Luther Russell eta Terry Lee Hale bakarlariak aritu ziren. Orain, Jai-O-Rama izenpean, Guadalupe Plata eta Robyn Hitchcock arituko dira.

GUADALUPE PLATA


Bluesik zikina egiten du Ubedatik (Jaen) datorren taldeak. Denbora laburrean distantzia luzeak egin ditu oholtzaz oholtza. Munduan zehar birak egin dituzte. Momentu honetan Amerikan zehar dabiltza, Mexicon, Estatu Batuetan eta Canadan. Euskal Herrian hainbatetan egon arren, Nafarroan ez dute sekula kontzerturik eskaini, beraz, primizia polita eskuartean duguna.
Eguna: Maiatzak 3
Ordua: 20:00
Prezioa: 5€.
Tokia: Atarrabiako Kultur Etxea


ROBYN HITCHCOCK


Hitchcock jaunaren ibilbide oparoa 70. hamarkadan hasi zen, The Soft Boys taldea sortu zuenean, eta gaur arte luzatzen da. Tartean The Egyptians, nahiz Venus 3 (REM taldeko Peter Buck eta Young Fresh Fellows taldeko Scott McCaugheyrekin) taldeekin aritu izan da.
Britainia Handiko kantuegileak beti egin izan ditu izugarrizko diskoak eta kritika oso onak jaso izan ditu hedabide espezializatuen artean. Horrelakoetan ohikoa denez, ez du arrakasta komertzialik izan.
Kantugile britainiar honen zaletu amorratuak dira, besteak beste, Nick Lowe, Elvis Costello, Jonathan Demme (zinema zuzendaria) edo Led Zeppelin taldeko Jon Paul Jones.
Atarrabian bakarka arituko da, baina zenbait kantutan Jaiolaris taldearen laguntza izanen du. Jaiolaris herriko musikariez eta lagunez osatua dagoen taldea da.
Eguna: Maiatzak 10, osteguna
Ordua: 20:00etan

Prezioa: 5€
Tokia: Atarrabiako Kultur Etxeko antzokian


LABURBILDUZ

Maiatzaren 3an, Guadalupe Plata
Maiatzaren 10ean, Robyn Hitchcock
Atarrabiako Kultur Etxean
20:00etan (puntual)
5 euro

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!