entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-07-22

Jazza eta bestelako doinuak gozagai Donostian

Hemen da Jazzaldiaren 50. edizioa

Melody Gardot. Melody Gardot.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Dokumentu erlazionatuak
Uztailaren 22tik 26ra Donostia Euskal Herriko Jazz hiriburua bilakatuko da. Azken urteetan bezala, askotariko doinuak izango dira gozagai: popetik rockera doazenak, reggae eta souletik pasatuz. Eta noski, jazza.
Bost egunez, musika eskaintza zabalaz gozatzeko parada eskainiko digu Donostiako Jazzaldiaren 50. edizioak. Zuzeneko musikarekin batera, dj emanaldiak ere egongo dira. Eta sarreran aipatu dugun bezala, askotariko taldeak eta artistak aurkituko ditugu. Honatx horietako batzuk:

Benny Golson (saxofoi-jotzaile eta musikagile honen lana jazzaren ondarea da), Earth, Wind & Fire (erritmo tentagarri eta dantzagarriak), Zaz (chanson, jazz manouchea, swing... nahasketa), Dee Dee Bridgewater (indarra eta zirrara. Formazio berritzaile bat dakar: Irvin Mayfield eta The New Orleans 7 orkestra), Carla Cook (jazz estandar handiak), John Zorn saxojolea (Bill Laswell baxu jotzaile eta Dave Lombardo bateria jolearekin batera, musika askea, inspiratzailea, eskaniko du), Melody Gardot (jazzeko diva berria), Jamie Cullum (hiru formatu desberdinetan: bakarkako pianista eta abeslari gisa, bere taldearekin eta DJ modura), Jimmy Cliff (reggae izarra, abesti oso ezagunen egilea), Sly & Robbie meets Nils Petter Molvaer (Jamaikako ia reggae guztiaren ardatz izan den erritmo-sekzio mitikoa, eta Nils Petter Molvaer norvegiar tronpeta-jotzaile berritzailea), Gregory Porter (jazz&soul nahasketa), S
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.