entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-09-06

Joey Ramone: …Ya Know?

Hil ondoko bere bigarren diskoa

Joey. Joey.
49 urte zituela, Joey Ramonek bizien mundua utzi zuen. 2001. urtea zen. Gutxira, Don't worry about me hil osteko lehen kantu bilduma argitaratu zuten. Hamar urteren bueltan, bigarrena dator: …Ya Know?

Ez gara hemen luzatuko. Datorren Entzun! liburuan disko honi buruz mintzatuko baikara. Badakigu ere berri hau ez dela dagoeneko nobedade bat, notizia freskoa ez dela, alegia, baina guri bost. Nahi genuen Joey maitagarriari buruz hitz egin.

Disko hau, berez, Joeyk zituen demo sorta batez osatua dago. Zirriborro musikalak hala definitzea posible bada, bere etxean zituenak eta beste musikari eta ekoizle batzuek bukatu eta borobildu dituztenak. Zerrenda izen ezagunez beteta dago: Ed Stasium eta Jean Beauvoir ekoizleak eta Joan Jett, Steven Van Zandt (E Street Band), Richie Ramone, Lenny Kaye (Patti Smith Group), Cheap Trick eta The Dictators taldeetako kide zenbait eta Mickey Leigh, abeslari bikainaren anai txikia.
Emaitzari buruz liburuan hitz egingo dugu, baina tira,
Don't worry about me  gainditzen ez duela diote kritikariek.



Abesti zerrenda

01. Rock ‘n Roll Is The Answer (04.39)
02. Going Nowhere Fast (04:27)
03. New York City (03:31)
04. Waiting For That Railroad (04:45)
05. I Couldn’t Sleep (02:35)
06. What Did I Do To Deserve You? (02:52)
07. Seven Days Of Gloom (03:57)
08. Eyes Of Green (02:26)
09. Party Line (03.04)
10. Merry Christmas (I Don’t Want To Fight Tonight) (04:20)
11. 21 st Century Girl (03.17)
12. There’s Got To Be More To Life (03:11)
13. Make Me Tremble (03:16)
14. Cabin Fever (03:40)
15. Life’s a Gas (02:02)

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!