entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-02-26

Joseba B. Lenoir Gang jaio da

Musikari beratarrak urrats berri bat eman eta taldea osatu du bere abestiei bestelako dimentsioa emateko

Aurki bira eginen dute. Aurki bira eginen dute.
Lotura erlazionatuak
Willis Drummond-eko Felix Buff eta Xan Bidegain eta Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza eta Ander Mujika dira taldekideak


Pauso bat aurrera eman du Joseba Baleztena musikariak. Eta ez nolanahikoa. 2011n Josebak 'One man band' formatuan abiatu zuen bakarkako bidea Joseba B. Lenoir alter-egoa sortuz SextySexers taldearen etenaldi batean. Felix Buff bateria jolearekin elkartu zen ondoren duo gisa jotzeko, eta orain talde osoarekin arituko da, Joseba B. Lenoir Gang izenpean.

Joseba Baleztenarekin (gitarrak eta ahots nagusia) batera, Willis Drummond-eko Felix Buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua eta perkusioa), eta Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza (gitarra elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta Ander Mujika (gitarra eta ahotsak) ariko dira. Berme handiko taldea hortaz. Luxua.
Josebak bakarka sorturiko kantuak handituko dira talde formatuan. Kantuek beste jantzi batzuk izanen dituzte, beste nortasun bat irabaziko dute.

AURKEZPEN DATAK

Martxoak 27, BILBO | Fuzz In The City Fest
Martxoak 28, MARKINA | Uhagon Kulturgunea
Apirilak 2, BERA | Kataku Ostatua
Apirilak 4, BEASAIN | Melmak Gaztetxea
Apirilak 10, O
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.