entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-04-23

Joseba B. Lenoir, Willis Drummond taldeko kide berria

Maiatzetik aurrera ikusiko dugu boskotea jotafuego

Willis Drummond eta Joseba B. Lenoir elkarrekin. Willis Drummond eta Joseba B. Lenoir elkarrekin.
Lotura erlazionatuak
Taldeak etengabeko hamar eguneko bira berezia iragarri du Euskal Herrian


Maiatzetik aurrera, Willis Drummond taldeak beste kide bat izanen du: Joseba B. Lenoir gitarra jolea. Duela zenbait aste kolaboratzen hasi ziren bost musikariak Joseba B.Lenoir & willis drummond VS Neil Young & Crazy Horse konzertu berezia prestatzeko, apirilaren 30ean Bilboko kafe antzokian emanen dutena, kantari kanadiarraren omenez.

Baina kolaborazio hori luzatuko da hurrengo aste eta hilabeteetan, Willis Drummond taldearen 5. kidea bilakatuko baita Berako gitarra jolea.
Horren bidez, taldeak aukera izanen du bere errepertorioa ber-bisitatzeko, aspaldian jo gabe ziren kantak berriz emanez, eta jadanik jotzen zituztenak birmoldatuz.

ZUZENEAN

Berri hori ospatzeko eta doinua emateko, Willis Drummond-ek etengabeko 10 eguneko bira berezia iragarri du Euskal Herrian, maiatzaren 15etik 24ra taldearen historian inportanteak izan diren lekuetan, edo orain arte bisitatu ezin izan dituzten areto ttipietan.
Besteak beste, Gasteizko Parral tabernan, Mutrikuko edo Arrasateko gaztetxeetan, Berako Kataku tabernan, Tolosako Bonberenean eta Lekunberriko kantinan... ariko dira. Taldeak adierazi duenez, ideia da sustraietara itzultzea, rock'n'roll-era, ahal bezain bolumen, ke eta izerdi botaz...
Bira maiatzaren 24an amaituko da Kanboko gaztetxean.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.