entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-10-21

JOSEBA IRAZOKIK “EURIA ARI DU DISKO” BERRIA ARGITARATU DU

Diskoaren azala. Diskoaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Euria ari du musikari beratarren lan berriaren izenburua da. Moonpalace Records zigilu txiki eta bereziarekin argitaratu du.

Oraindik entzun ez badugu ere, beti da poztekoa Josebaren berri izatea, dela zuzenean ari dela, dela lan berri bat karrikaratu duela. Bigarren kasuaren aurrean gaude. Disko berriarekin dator beratarra: Euria ari du. Hamar abesti berri dira:

01. Batzuek ixo
02. Euria ari du
03. Beldurrik gabe
04.Yemengo atuna
05.Josetxo (J.Anituaren omenez)
06.Ohartzean
07. Galderak
08. Le bonheur est simple
09. Nonahi
10. Bashorentzat

Edizio berezi bat egin dute, kortxoz, gontzez, zigiluz eta abarrez… eskuz, ederki kostata! Baina horretaz ohartzeko hobe ale bat eskuan hartzea. Prezioa, 10 euro, igorpen gastuak barne. Eskaerak hemen: info@moonpalacerecords.com


Moonpalaceko Juanrak zera dio diskoari buruz:
“Euria ari du izeneko obra berri honetan Josebak sekulako jauzia egiten du aurrerantz bere ibilbidean, eta iruditzen zait balio beharko lukeela behin betikoz aitortzeko Josebari berezkoa duen talentu paregabea.
Ez dakit ote den azken egun hauetan Cohen, Smog eta gisakoen lehenbiziko diskoak dexente aditu ditudalako, edo zergatik, baina kontua da Josebaren disko berri honetako kantekin segituan etortzen zaizkidala bertze izen batzuk burura: Callahan, Laboa, Cohen… Egia esan, elkar ikusi genuen berriki Cohenek BECen eman zuen kontzertutik ateratzean, biok hunkiturik, eta baliteke horrek zerikusia izatea. Nolanahi dela ere, ez dut hori esaten Joseba beste horien parean jartzeagatik, baina lotura hori gertatzen zait kaskoan, iruditzen baitzait bat egiten dutela kantak interpretatzeko maneran, hitz egoki batzuk eta gitarra akorde batzuk aski dituztela.
Josebak jorratzen dituen arlo guztietatik, hauxe dut gustukoena, berriz ere editatzen segitzen ahal dudana, nire artista kuttunetako bat adiskide dudala harro esateko aukera ematen didana, hain zuzen ere. Bere kantek folkaren iturritik edaten dute, hala hurbileko sustraiak duenetik, nola putzu handiaren bestaldekotik, eta, gitarra eskuetan duela, bere burutik pasatzen den guztiaren parte bat “besterik ez” bada ere, pixkanaka-pixkanaka sendotzen eta bide egiten ari da, bere produkzioaren gainerako obratik bereiz. Abiapuntu gisara “Irri eta solas" izeneko autoedizio hura hartzen badugu, eta gero "folk me, laztana" splitean txertatu zituen bost lan zoragarriekin segitu eta "euria ari du" honetan eskaintzen dizkigunetara iristen bagara, ikusiko dugu arraildurarik gabeko kanta sorta bat dugula, eta bertan inolako arazorik gabe batzen direla iraganeko eta gaur egungo eraginak, Laboarenak eta Six Organs of Admittancerenak, Josebak bereziki gustuko dituen bi izen besterik ez aipatzeagatik”.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.