entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
sagardia 2007-08-06

JOSEBA IRAZOKIK HIRU LAN BERRI AURKEZTU DITU

Joseba Irazoki Joseba Irazoki
Bagenion gure azken zenbakian (Entzun! 55) Joseba Irazoki “sorkuntzaren sukarrak jota” zegoela. Ez ginen erratu. Beratarrak hiru lan berri aurkeztu dizkigu oraintsu: Pertsona, Akordeoi orkestra eta gitarra kontzertua DO-n eta Dosi.

DO
Pertsona

Lucky kitchen zigiluarekin DOk (Joseba Irazoki) egin duen bigarren diskoa. Oraingoan efektu elektronikoak alde batera utzi eta soinu akustikoei lekua eginez dator Irazoki. Raga Indiarrak, John Fahey, Robbie Basho... oinarri gisa hartuta, gitarra ‘fingerpicking’ ederrak aurkituko ditugu. Musika-estilo hau maite dutenentzat gozagarria.


Joseba Irazoki eta Berako musika eskola
Akordeoi orkestra eta gitarra kontzertua Do-n

Joseba Irazokik Berako musika eskolako akordeoi ikasleekin egindako lau pieza, non konposizioak eta inprobisazioak elkarrekin topo egiten duten. Emaitza bereziko lan minimalista Do notan oinarritua.


Joseba Irazoki
Dosi

Blues improbisatu bezala defini dezakegu Dosi izeneko Irazokiren lan berria. Kanta baten batean, gitarra elektriko zikin samarrek hillbilly kutsua hartzen dute. Kasete formatu berezian argitaratzen du Brown Interiour music zigilu estatubatuarrak.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.