entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Urko Ansa 2012-04-11

Judas Priest, Blind Guardian eta U.D.O. Donostian, maiatzaren 20an

Judas errepidean. Judas errepidean.
Lotura erlazionatuak
Rob Halford (ahotsa) eta Glen Tipton (gitarra) buru dituen taldeak, gaur (apirilak 11) ekin dio Europako biraren bigarren zatiari Polonian

Belodromoa, hainbeste kontzertu legendario eta gau ahaztezinen tenplua, berpiztuko duen % 100 metal showa daukagu zain maiatzean.
Judas Priest, agurraren bira egiten ari den munstro garaitezina, izango dugu kartelburu. Forma ezin hobean dagoen taldea, iaz B.E.C.en ikusi genuen moduan. Blind Guardian, bere eboluzio musikalean beti pausu bat aurrera, eta power-metal alemanaren zutaberik sendoenetako bat denak asko dauka guri eskaintzeko. Eta Thrash-metalaren erregea, U.D.O. jauna, material propioa zein ACCEPTena interpretatuz, daukan guztia emango duen gizon txiki, oso oso handiaren eskutik, hirukote paregabea osatuta daukagu jada. Anoetako inguruak berriz ere kamiseta beltz, balazko gerriko eta jaka bakeroez bete daitezen. Hator!!!
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.