entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-10-04

Kafe antzoki gisako areto bat irekiko dute Iruñeko alde zaharrean 2013aren hasieran

Beti ere, gaur bertan Merkatuko batzordeak berretsi behar du esleipena Irubil SA enpresari

Santo Domingo merkatuaren sarrera. Aretoak merkatuarekin harremana izanen luke. Santo Domingo merkatuaren sarrera. Aretoak merkatuarekin harremana izanen luke.
Alde Zaharreko Santo Domingo merkatuaren parean paratuko dute eta 1.000 m2 izanen ditu kafe antzoki berriak, gaur (urriak 4) Nafarroako Diario de Noticias egunkariak argitaratutakoaren arabera.
Irubil SAren atzean Last Tour promotora eta Koldo Rodero Iruñeko sukaldari ezaguna daude. Bizkaiko enpresa aretoaren kudeaketaz arduratuko da eta Koldo Rodero, bertako jatetxeaz.
Merkatuko batzordeak esleipnea berresten badu, Iruñeak musika areto ertain-handi bat izanen du hiriko erdialdean, izan ere, orain arte areto nagusiak udalerritik kanpo egon baitira: Totem Atarrabian eta Movie Aizoainen.
Aipatu egunkarian irakurri dugunez, argi berdea jaso eta berehala obrak hasiko dituzte. Hiru hilabetetan aretoa bukatua edukitzea espero dute.
Beraz, azkenean badirudi konfirmatu egin dela Iruñeko zirkulu musikazaleetan azkenaldian ahoz ahoz zihoan berria.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!